Estos son los textos participantes en la DEMO de Concurso de textos. Hay dos tipos de galería para presentar los textos, y también se pueden personalizar los colores.
-
Elen Muñategi
12/01/2018 12:33"58an jaiotakoa. Niri pistola oparitzen zidaten erregietan. Arrebari panpina.
Nik ez nuen borroka maite, baina aitak boxeora eramaten ninduen. Arreba amarekin jostera joaten zen. Arrebak nola josi eskutuan erakutsi zidan. Nik jostea gustoko nuen. Arropa konpontzea eta diseinuak egitea. Urteekin jostuna egin nintzen. Nire bizitza aurrera atera eta zoriontsua izan naiz. Ez dut borrokatu inoiz, eta gizona naiz, baina batez ere pertsona.
Nire semeak josi egiten du. Nire alabak ere: zirujau.